Gizartea -

Desagertua

Igandetik desagertuta dagoen gizon baten bila dabiltza Gorbeia mendian

Arrabako landetan eta inguruetan ari dira bila, irailaren 29an lagun batzuekin bertara joan zenetik ez baitute haren berririk izan.

Irudian, desagertuta dagoen gizona. Argazkia: @112_SOSDeiak (Twitter).
Irudian, desagertuta dagoen gizona. Argazkia: @112_SOSDeiak (Twitter).
Irudian, desagertuta dagoen gizona. Argazkia: @112_SOSDeiak (Twitter).

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzaren helikopteroa eta Zaintza eta Salbamenduko Unitatea Gorbeia mendian desagertuta dagoen gizon baten bila ari dira, Ertzaintzaren iturriek eitb.eus-i baieztatu diotenez. Gizona Bilbon bizi da, eta 59 urte ditu.

Gizona igandetik dago desagertuta. Egun horretan, lagun batzuekin joan zen Gorbeiara, Arraba aldera, baina ez zen bueltatu, eta ordutik ez dakite non dagoen.

Salaketa astearte goizaldean jarri dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Zer gertatu da gaur Bizkaian? Euskal mendiak albisteak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Desagertutako pertsonak gaur Mendizaleen istripuak Mendi kirolak gaur Gorbeia mendia