Gizartea -

Gipuzkoan

Gizon bat oso larri zauritu da Hernanin patinete elektriko batetik erorita

Ezbeharra Elizatxo auzoan gertatu zen. Gizona konortea galduta aurkitu zuten, pareta baten kontra jo eta buruan kolpe handia hartuta, antza.

Euskadi Irratia | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hernanin, 36 urteko gizon bat oso larri zauritu da igande gauean, patinete elektrikoan zihoala ezbeharra izanda. Gizona koma induzituan dago, Hernaniko Udaltzaingoak Euskadi Irratiari jakinarazi dionez.

Ezbeharra Elizatxo auzoan gertatu zen. Lasarten erroldatuta dagoen gizona konortea galduta aurkitu zuten, pareta baten kontra jo eta buruan kolpe handia hartuta, antza. Donostia Ospitalean dago orduz geroztik.

Zaurituak zeraman patineteak gehienez orduko 25 kilometroko abiadura har dezake, eta patinete horien erabilera arautzeko eta ardurak zehazteko, lege aldetik, hutsune handia dagoela eta horrek zalantza asko sortzen dituela adierazi dute kexu Hernaniko udaltzainek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zirkulazio Istripuak Gipuzkoako albisteak Hernani albisteak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Patinete elektrikoak