Gizartea -
Iragarpena
Eguraldi ezegonkorra izango da nagusi ekainaren hasieran
Euskalmeten arabera, eguraldi nahasia, hodeitsua eta euritsua izango dugu.
Erredakzioa
Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziaren arabera, eguraldi ezegonkorrarekin hasiko da ekaina; eguraldi nahasia, hodeitsua eta euritsua izango da nagusi.
Datozen egunetan goi-presioa Atlantikotik helduko da eta ekialderantz mugituko da Europaraino, eta haizeak iparretik eta ipar-ekialdetik joko du.
Egoera kaskarra astebururaino mantenduko da eta igandean goi-presioek alde egingo dute behe presioei paso emateko; hori horrela, datorren ostegunera arte egoera hori mantenduko da.
Asteazkenean
Asteazkenean eguraldia hobea izango da. Goizean goiz zeruan hodei hondar batzuk agertuko dira eta Kantauri isurialdeko eskualdeetan euria ere egin lezake, baina goiza aurrera joan ahala atertu eta argitzera egingo du. Hodeiak guztiz desagertuko ez diren arren, arratsaldean hainbat tokitan eguzkia jaun eta jabe izango da eta horregatik tenperatura maximoek gora egingo dute apur bat; dena dela, maximo horiek 20 ºC azpikoak izango dira. Gauean iparraldean hodeitza handituko da berriro.
OsteguneanOstegunaren lehenengo partean hodeien artean ostarteak agertuko dira oraindik eta eguraldia lasaia izango da orokorrean. Egunaren bigarren partean, aldiz, hodeiak ugarituz joango dira eta zaparrada arinak botako ditu, zenbait lekutan indar handiagoz. Ipar-mendebaldeko haizeak tenperatura fresko mantenduko du, udaberri hasierako itxurarekin.