Gizartea -
Osasunaren Mundu Erakundea
Mugikorren erabilerak minbizia izateko arriskua areagotu dezake
31 zientzialarik osatutako lantalde batek esan duenez, mugikorren erabilera "kantzerigenoa izan" daitekeela azaltzen du ebidentzia zientifiko guztien azterketak.
Erredakzioa
Garuneko zenbait minbizi mota izateko arriskua areagotu dezake mugikorren erabilerak, ondorioz, erabiltzaileek aparatu horien eragina murrizteko neurriak hartu beharko lituzkete, Osasunaren Mundu Erakundeko (OME) aditu talde batek gaur iragarri duenez.
Konkretuki, 14 herrialdetako 31 zientzialarik osatutako lantalde batek esan duenez, mugikorren erabilera "kantzerigenoa izan" daitekeela azaltzen du ebidentzia zientifiko guztien azterketak.
Nazio Batuen Erakundeko osasun arduradunek mugikorren inguruko gomendioak berriro azter ditzakete, adituek onartu dutenez. Hala ere, lotura baieztatu baino lehen, ikerketa gehiago egitea beharrezkoa dela onartu du lantaldeak.
Mugikorren erabilera eta minbizia lotzeko froga nahikorik ez zegoela esan zuen OMEk lehenago.
Telefono mugikorren konpainiak eta euren kezka agertu duten taldeak erabaki honen zain zeuden.