Gizartea -

Gasteizen

Euskal etxeen etorkizuna oinarri izan duen Euskal Gizataldeen VII. Batzarra amaitu da

Mundu Batzarrean esperientziak kontrastatu eta ekimenak partekatu dira; Kezketako bat, gazteen erreleboa omen da. Beste erronka nagusia, euskal etxeen beraien papera mundu globalean.

El lehendakari ha destacado la importancia de las aportaciones de la diáspora. Foto: Irekia
El lehendakari en la clausura del Congreso
El lehendakari ha destacado la importancia de las aportaciones de la diáspora. Foto: Irekia

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñigo Urkullu lehendakariak Euskal Gizataldeen VII. Mundu Batzarra itxi du eta eskerrak eman dizkie euskal gizataldeei Mundu Batzarrean parte hartu izanagatik zein kanpoan egiten duten "enbaxadore" lanagatik.

Mundu Batzarra 4 urtean behin egiten da, eta helburutzat du euskal gizataldeen eta euskal instituzioen arteko topaketa, lana eta lankidetza sustatzea. Itxiera ekitaldia Lehendakaritzan egin dute eta bertan 21 herritako euskal etxeetako 120 ordezkarik parte hartu dute.

Lehendakariak, 2023. urtera begira, nabarmendu egin du zein garrantzitsuak diren euskal gizataldeen ekarpenak, ondorioak eta ideiak Euskadiren internazionalizazioan aurrerapausoak ematen jarraitzeko.

Mundu Batzarrean esperientziak kontrastatu eta ekimenak partekatu dira; garatzen diren jardueren emaitzak hobeto ezagutu ahal izan dira, eta gure geroari begira proiektu berrien burutazioak egin dira.

Euskal etxeen etorkizuna izan dute mintzagai Kongresuan. Kezketako bat, gazteen erreleboa omen da. Eta beste erronka nagusia, euskal etxeen beraien papera mundu globalean, euren arteko harremanetan eta migrazio berrien aurrean.

Izan ere, mugimendu migratzaileak direla eta, Euskal Etxeen rolak eboluzionatu egin behar du testuinguru horretan, sare-lanari lehentasuna emateko eta sare berriak eraikitzeko.

VII Congreso Mundial de Colectividades Vascas

Euskal Gizataldeen VII. Mundu Batzarraren amaierako argazkia. Irekia

Euskal Etxeak bizitzen ari diren ingurune aldakorra aipatu du Lehendakariak, eta nabarmendu duenez “atzo balio izan zuenak zaharkitua eman dezake orain; gaur erabakitzen duguna biharko epe ertain/motz batean gainditua izango da”. Horregatik eskatu die komunitateei eta Euskal Etxeei adi egoteko korronte berrien, aldaketa sozialen eta joera globalen aurrean.

Esperientzia, ekimen, ideia eta proiektu horiek guztiak Euskal Gizataldeen VII. Mundu Batzar honetako ondorioetan eta gomendioetan jasoko dira orain.

Lehendakariak azpimarratu duenez, informazio horrek berebiziko garrantzia du Eusko Jaurlaritzarentzat, zeren eta, oinarri horretatik abiatuta, jardun instituzionalaren Plan berri bat landuko baita 2020-2023 aldirako.

Gaztemundu programan parte hartu duten gazteei harrera egin die lehendakariak. Argazkia: Irekia

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritza Gizartea Eguneko albisteak Albisteak