Gizartea -

NAFARROA

Kontrako noranzkoan zihoan auto bateko gidaria hil da Astrainen, A12 autobidean

Antza, bi ibilgailuren kontra jo du, aurrez aurre. Ondorioz, hildakoaz gain, beste hiru lagun zauritu dira, horietako bat oso larri.

Istripua, Astrainen, bart. Argazkia: Nafarroako Suhiltzaileak.
Istripua, Astrainen, bart.
Istripua, Astrainen, bart. Argazkia: Nafarroako Suhiltzaileak.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kontrako noranzkoan zihoan auto bateko gidaria hil da, bart, A12 autobidean, Astrain parean. Guardia Zibilak zabaldutako informazioaren arabera,  beste bi autoren kontra jo du aurrez aurre, eta ondorioz, hildakoaz gain, hiru pertsona zauritu dira, horietako bat oso larri.

Iruñeko noranzkoan izan da ezbeharra, Bideko Autobidearen 9. kilometroan. Poliziak ikerketa zabaldu du, gertatukoa argitzeko, baina ez dute uste "kamikaze" baten ekintza izan denik istripua, gidariaren alboan beste pertsona bat baitzioan. Hain zuzen, pertsona hori da oso larri zauritu dena.

Lizarrako 33 urteko gizonezko bat da hildakoa, eta Nafarroako Medikuntza Auzitegiko Institutura eraman dute, autopsia egitera. Zaurituak, berriz, Nafarroako Ospitalean daude ingresatuta.

Istripuaren ondorioz, A12 bidea itxita egon da bi orduz, Astrain parean, eta NA-1110etik bideratu dute trafikoa.

Atzo, beste istripu larri bat izan zen Nafarroan. Gizon bat hil zen Berriobeitin, gidatzen zuen autoak kamioi batekin talka egin eta geroz.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Iruñea Nafarroa Gizartea Trafikoko telefonoak Trafiko webkamerak Eguneko albisteak Albisteak Nafarroako Ospitale Gunea Trafiko istripuen biktimak