Gizartea -

Emakumeen kontrako indarkeria

Gizon batek ustez emaztea hil du labankadaz, Asturiasen

Hilotza Valdecunako etxebizitza bateko sukaldean aurkitu dute, eta bertan zegoen 72 urteko gizonezkoa, hildakoaren senarra.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arma zuriz egindako zauriak zituen 64 urteko emakume baten hilotza aurkitu dute gaur goizean Valdecunan (Asturias).

Gorpua emakumearen etxebizitzako sukaldean topatu dute eta bertan zegoen bere senarra, 72 urtekoa, eta atxilotuta eraman dute. Guardia Zibileko iturriek jakitera eman dutenez, 08:00etan izan dute gertakariaren berri.

Hildako emakumeak ez zuen senarraren kontrako salaketarik jarria, aipatu iturrien arabera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea