Gizartea -

Ezbeharra

Bilboko istripuan hil den gizona 49 urteko udaltzaina zen

Hildakoa ezkonduta zegoen eta bi seme-alaba zituen. E.D.G.k Bizkaiko hiriburko Garellanoko polizia-etxean lan egiten zuen, eta 49 urte zituen.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

A-8 errepidean izandako istripuan hil den gizona Bilboko udaltzaingo bat zen. Ezbeharra gertatu denean, lanetik atera eta etxerako bidean zihoan.

Hildakoa ezkonduta zegoen eta bi seme-alaba zituen. E.D.G.k Bizkaiko hiriburko Garellanoko polizia-etxean lan egiten zuen, eta 49 urte zituen.

Gizonezkoa autotik atera eta beste batek harrapatuta hil da gaur goizean, A-8an, Basurtu parean, Santanderreko noranzkoan-.

Ezbeharra 06:00ak inguruan gertatu da aipatu lekuan bi autok elkar jo ondoren. Istripua gertatu eta gero, gidariak autotik atera dira eta beste ibilgailu batek harrapatu egin ditu. Ondorioz, 49 urteko udaltzaina hil eta bestea larri zauritu da.

Autopistako hiru erreietako bi itxi egin behar izan dituzte eta auto-ilara luzeak sortu dira Kantabriarako noranzkoan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea