Gizartea -

EAEn

Atzerritarrekiko 'etsaitasunak' gora egin du, Arartekoaren arabera

Iñigo Lamarcaren hitzetan, "lanera datoz", eta laguntzak jasotzen dituztenek, "bertakoek bezala", gizarte-esklusio arriskuagatik egiten dute.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñigo Lamarca Arartekoaren hitzetan, pedagogia egin behar da immigrazioaren inguruko "aurreritziak eta estereotipo faltsuak" baztertzeko, beste arraza eta herrien aurkako ''etsaitasunak'' gora egitea eragin baitute. Halaber, talde horien aurkako jokabide "kezkagarriak" eragin ditu.

Iñigo Lamarca herriaren defentsariak urteko txostena aurkezteko agerraldia egin du gaur Eusko Legebiltzarreko Giza Eskubideen Batzordean.

Bilboko zenbait tabernetara sartzeko jabeek ezarritako debekuak salatu ditu Arartekoak; halaber, gai horren inguruan sortu diren "jokabide kezkagarriak" gaitzetsi ditu.

Lamarcaren hitzetan, gaitzespen hori "askotan aurreritzi eta estereotipo faltsuetan oinarritzen da". Ildo horretan, atzerritarrek egiten duten gizarte-larrialdiko laguntzen ustezko gehiegizko erabileraren aurrean, hori gezurra dela ziurtatzen duten txostenak daudela esan du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea