Gizartea -
Igande honetan
Gizon bat atxilotu dute Hondarribian balkoi batetik eskopeta batez tiro egiteagatik
Asteburuan gertatu da, larunbatetik iganderako gauean, gipuzkoar udalerriko Santiago kalean.
Agentziak | Erredakzioa
Ertzaintzak 68 urteko gizon bat atxilotu du Hondarribian, balkoi batetik eskopeta batez hiru jaurtiketa egiteagatik, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.
Igande goizaldean gertatu zen, 00:35ean; une horretan, Hondarribiko Udaltzaingoak abisua jaso, eta jakin zuen gizon batek jaurtiketa batzuk egin zituela balkoi batetik, eskopeta bat erabiliz.
Agenteak, orduan, Santiago kalera bertaratu ziren. Ertzain bat hizketan hasi zitzaion gizonari, eta horrek armarik gabe kalera irtetea onartu zuen azkenean.
Susmagarria eskopeta utzita eta poliziari aurka egin gabe atera zen, eta atxilotu egin zuten, su-armarekin egindako mehatxu larrien delitu bat egotzita. Polizia-etxean izan eta beharrezko eginbideak abiatu ostean, atxilotua aske dago, epaitegiko deiaren zain.