Gizartea -
Dokumentazioa
Historiako fidantzarik altuenak
15 milioi euroko fidantza eskatu dio Francisco Correa Gurtel sareko ustezko arduradun nagusiari epaileak espetxetik ateratzeko. Espainiako Justiziaren historiako bermerik altuenetarikoa da.
Erredakzioa
15 milioi euroko fidantza eskatu dio Francisco Correa Gurtel sareko ustezko arduradun nagusiari Antonio Pedreira epaileak, espetxetik atera ahal izateko. Espainiako Justiziaren historiako bermerik altuenetarikoa da.
- De la Rosa: Auzitegi Nazionalak Javier de la Rosa finantzariari 1999ko ekainaren 25ean berme are altuagoa ezarri zion. Torras auzia zela-eta finantzaria behin-behineko espetxealdian zegoen eta espetxetik atera ahal izateko 5.000 milioi pezetako (30 milioi euro) fidantza ezarri zion epaileak.
Zazpi hilabete geroago, Teresa Palacios epaileak 500 milioi pezetatan utzi zuen fidantza. De la Rosak abalekin ordaindu zuen eta 2000ko otsailaren 24an aske geratu zen.
- Conde: espetxea saihesteko epaileek ezarritako fidantzarik altuenen artean dago Auzitegi Nazionalak Mario Conde bankari ohiari ezarritako 2.000 milioi pezetakoa (12 milioi euro). Banesto auziagatik ezarri zioten 1995eko urtarrilaren 30ean.
- Monzer: 1993an mila milioi pezeta (6 milioi euro) eskatu zizkioten Siriako Monzer Al Kassar arma trafikatzaileei.
Orain dela gutxiago 3 milioi euroko fidantza ezarri zioten Apostolus Maguras Prestige-ko ontziaren kapitainari, Antonio Camacho Gescartera balore-agentziako jabeari, Juan Antonio Roca Marbellako higiezinen aholkulari ohiari, eta Jaume Matas Balearretako presidente ohiari.