Gizartea -

Mallabia

Gizon bat larri zauritu da autoarekin kamioi bat jota, Trabakuan

Ispasterreko 60 urtekoa da zauritua, eta helikopteroz eraman dute Gurutzetako ospitalera.

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ispasterreko 60 urteko gizonezko bat larri zauritu da autoarekin kamioi bat parez pare jota, BI-633 errepidean, Trabakua gainean, Mallabian (Bizkaia). Zauritua helikopteroz eraman dute Gurutzeko ospitalera.

Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, ezbeharra eguerdian gertatu da eta auto-ilarak sortu dira errepidea moztu behar izan dutelako hainbatetan, Ondarroako noranzkoan, 16:00etan erabat ireki eta normaltasuna itzuli aurretik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Gaurko albisteak Bizkaia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Lea-Artibai gaur Trafiko istripuen biktimak