Gizartea -
Gipuzkoa
Langile bat zauritu da Lasarte-Orian, eraikin batean lanean ari zela
Antza denez, etxebizitza batean lanean ari zen langilea hirugarren solairutik behera erori da. Zauritua Donostiako Ospitalera eraman dute, anbulantzian.
Agentziak | Erredakzioa
20 urteko langile bat zauritu da astelehen honetan Lasarte-Orian (Gipuzkoa), lan-istripu batean, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.
Istripua 18:20 aldera jazo da, herriko Oztaran plazako etxebizitza batean.
Antza denez, eraikin horretan lanean ari zen langilea hirugarren solairutik behera erori da.
Zauritua Donostiako Ospitalera eraman dute, anbulantzian.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea