Gizartea -

Araba

17 urteko emakumezko futbol jokalari bati eraso egin dio ikusle batek, Dulantzin

Partidaren ostean, gizon batek futbol zelaira salto egin du eta Langraiz Okako jokalaria lepotik hartu du eta hainbat kolpe eman dizkio sabelean.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Langraiz Oka kirol taldeko emakumezko bati eraso egin dio gizon batek Dulantzi taldearen aurka joan del larunbatean partida jokatu ostean. Jokalariak 17 urte ditu eta erregionalean jokatzen du; partida 1-9 amaitu zen.

Partida amaitzean, gizon batek harmailetatik zelaira salto egin zuen; ondoren, "jokalaria lepotik hartu, hainbat kolpe eman zizkion sabelean eta lurrera bota zuen", Langraiz Oka kirol taldeak jakinarazi duenez.

Horren ondorioz, iskanbila sortu zen, eta ondoren, futbol zelaian Ertzaintza bertaratu zen erasotzailea identifikatzeko, baina gizonak ordurako ihes egin zuen.

Gazteak gertatutako salatu zuen polizia-etxean eta Ertzaintzak gertatutakoaren nondik norakoak argitzeko ikerketa abiatu du.

Klubak ere salaketa aurkeztu du Arabako Futbol Federazioan, eta Federazioak zein Ertzaintzak diotenaren zain daude.

Baliteke erasotzailea "talde lokaleko jokalari baten senideren bat izatea", Langraiz Oka kirol taldearen arabera. Antza, gazteak gizonezkoa identifikatu du Instagram sare sozialeko profilean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak