Gizartea -
Sutea
Zauriturik gabeko sute batek kalte materialak eragin ditu Tafallako taberna batean
Kaltetutako lokala Kale Nagusiko Pasadizo Taberna da. Sua koadro elektriko batean piztu omen da, eta suhiltzaileek itzali dute.
Agentziak | Erredakzioa
Zauriturik eragin ez duen sute batek kalte materialak eragin ditu goizaldean Tafallako Pasadizo Tabernan, Nafarroako Suhiltzaileek eitb.eus-i baieztatu diotenez. Sua lokaleko sarreran dagoen koadro elektriko batean piztu omen da.
Hain zuzen ere, suhiltzaileek 04:20 aldera jaso dute abisua, Tafallako Kale Nagusiko 17.enean dagoen tabernaren sarreran sua baitzegoen. Garrak toldo batera ere iritsi dira, baina ez dute kalterik utzi tabernaren barnealdean.
Suhiltzaileek ordubete eta laurden behar izan dute sua itzaltzeko, eta, nahiz eta eraikineko eskaileratik kea zabaldu den, ez dute inor ez artatu ez etxetik atera behar izan.