Gizartea -

San Fausto Jaiak

Basauriko 2019ko jaietako egitaraua

Kontsultatu hemen, egunez egun, Basauriko jaietako ekitaldi eta kontzertu guztiak.

Urriaren 11tik 20ra ospatuko dira Basauriko San Fausto jaiak. Argazkia: eitb.eus
Urriaren 11tik 20ra ospatuko dira Basauriko San Fausto jaiak. Argazkia: eitb.eus
Urriaren 11tik 20ra ospatuko dira Basauriko San Fausto jaiak. Argazkia: eitb.eus

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Basauriko 2019ko San Fausto jaietako egitaraua.

Ostirala, urriak 11

19:00 Kuadrillen elkarreratzea udaletxean.

19:10 Alkate txikien eta kuadrillen harrera eta aurkezpena udaletxean.

19:30 Omenaldia gure pregoilariei: Emakumezkoen Atletico Basauri eskubaloi taldea. Laguntzailea: ROALDO.

19:35 Gure Eskarabilera maitagarriaren aurkezpena.

19:45 Alkatearen agurra.

19:50 Herriko Taldeen agurra.

19:55 Pregoia udaletxetik.

20:00 Txupinazoa udaletxetik.

GORA SAN FAUSTO! GORA GURE ESKARABILERA! GORA BASAURI!

20:00 Kuadrillen jaitsiera Eskarabilerarekin. Hurrenkera honetan jaitsiko dira: Urbiko Lagunak, Ogeta-Bat, Zigorak, Basajaunak, Edurre, Zoroak, Txanogorritxu ta otso maltzurra, Alaiak, Itsaslapurrak, Basatiak, Laguntasuna, Txikerrak, Mozkorrak, Aldatxa, Hauspoak, Ontzak. Kuadrillekin batera fanfarreak, dultzaineroak, txistulariak, eta abar. Jaitsieran Bingen Anton Ferrerori lore-eskaintza egingo diote kuadrillek.

21:30 Kalejira Gazteleku fanfarrearen eskutik herriko kaleetatik.

22:30 Jaitsieraren amaiera, Solobarria karpan. Eskarabilera saria emango zaio “jaitsierarik onenari”, eta gero, txosnak irekiko dira.

22:45 Disko-festa gazteentzat Solobarria karpan.

23:00 Euskal-jaia!! Nøgen taldearen kontzertua Arizgoiti plazan.

00:30 Dantzaldia Jaguar orkestarekin San Fausto plazan.

Larunbata, urriak 12 (Indaba eguna)

09:00 Txupina udaletxetik. Antolatzailea: TXIKERRAK.

10:00 Gaiteroen Diana B. Haizedoinu Gaiteroekin.

10:00 Petanka txapelketa Artunduaga bolalekuetan.

10:00 2019ko banakako Leongo boloen txapelketa Artunduaga bolalekuetan. Antolatzailea: SAN FROILAN BOLATOKIA.

11:00 Banakako hiru tabloi txapelketa herrikoia Artunduaga bolalekuetan. Antolatzailea: CLUB BOLISTICO BASAURI.

11:00 Txakur arrazadunen eta arrazarik gabekoen VI. lehiaketa solidarioa Bizkotxalden, Uno de los Nuestros animalien babes elkartearen alde. Izena emateko, 09:30etatik 10:30etara. Antolatzailea: UNO DE LOS NUESTROS. Laguntzailea: HERRIKO TALDEAK.

11:00 Elkartasun azoka Solobarria plazaren aterpeetan. (11h-15h eta 16h-20h). Gaizka Hernandez Yagueren alde izango da. Angelman sindromea du. Antolatzailea: HAUSPOAK. Babeslea: SALVADOR ANAIAK.

11:00 VI. Kuadrillen txikien arteko txapelketa, Arizgoiti plazan. AURRERA GURE TXIKIAK! Jokoak: tripontziak, partxisa, sokatira, zaku-lasterketa, abarka eta txapela jaurtiketa, irrintzi lehiaketa, buruhandien txapelketa, artaburuen txapelketa eta Molto motorren lasterketa (ekarri zurea). Babeslea: UMEAK.

11:30 Erraldoi eta buruhandien kalejira Arizgoititik Bizkaiko Gaiteroekin.

11:30 Beteranoen V. Futbol Eskarabilera Trofeoa, Basconia vs Real Sociedad-en artean, Artunduagako zelaian. Dohako sarrera. Zozketa bat egingo da eta bildutako diru guztia Aiuri Setien Andresentzat izango da. Antolatzailea: BASCONIA BETERANOAK. Laguntzailea: HERRIKO TALDEAK.

12:00 Eskualde osoko Txistularien Kontzentrazio Handia. Danbolin Txistulari Elkartea izango da orkestra zuzendaria.

12:00 Herri Kirolen txapelketa San Fausto plazan. Antolatzailea: SUSTRAIAK. Laguntzailea: HERRIKO TALDEAK.

13:00 Steam Punk perkusioarekin kalejira herriko kaleetatik.

13:30 Apar jaia San Pedro plazan.

15:00 XXVI. Indaba-jan herrikoia Solobarria karpan. Antolatzailea: HERRIKO TALDEAK.

Laguntzailea: BASAURIKO TXOKOAK. Babeslea: EROSKI BILBONDO ETA BASKA.

16:00 Gazteak!! Skate Eskola eta erakustaldia A.S.B. taldearen eskutik Basozelaiko pistetan.

16:00 Urbiko-Basati Dub Gunea #1:BihurriDub Sound System meets Brutality Sound System kontzertua Bidebieta plazan. Antolatzaileak: BASATIAK eta Urbiko Lagunak.

17:00 IV. Motorren kontzentrazioa Basatiak kuadrillaren lonjan. Antolatzailea: BASATIAK. Babeslea: BAR HELMUGA.

17:30 Txikientzako ikuskizuna Partyman Jones eskutik San Isidro plazan.

18:00 Kuadrillen arteko IX. poker txapelketa Urbiko Lagunak kuadrillaren lonjan. Antolatzailea: URBIKO LAGUNAK.

18:00 Quidditch txapelketa Bizkotxaldeko kantxetan. Antolatzailea: LAGUNTASUNA.

18:30 Kalejira Triki Bidebieta taldearekin.

19:00 Txitxarrilo Nectar taldearen ikuskizuna Mojaparte plazan.

19:00 XIII. Hirugihar-jan solidarioa Uno de los Nuestros-en alde Arizgoiti plazan. 0.50€-tan pintxoa. Antolatzailea: ONTZAK.

19:30 Euskal erromeria San Fausto plazan. Antolatzailea: SUSTRAIAK. Laguntzailea: HERRIKO TALDEAK.

19:30 Gynkana Zoroak kuadrillaren lonjatik. Gehienez lau pertsonaz osatutako 20 talde. Antolatzailea: ZOROAK.

22:30 Efecto Mariposaren kontzertua Arizgoiti plazan.

23:59 Dantzaldia Remix orkestrarekin San Fausto plazan.

 

Igandea, urriak 13 (Fausto Deunaren Eguna)

09:00 Txupina udaletxetik. Antolatzailea: TXIKERRAK.

10:00 Gaiteroen diana B. Haizedoinu Gaiteroak taldearen eskutik.

10:00 Calva txapelketa Artunduaga bolalekuetan.

11:00 Basauri-Euskal Kopa 2019 eskupilotaren txapelketaren finalaurreko handia Artunduagako pilotalekuan. Antolatzailea: BASAURIKO UDALA.

11:00 Artisau gazteen erakusketa Begiralekuetan (11h-14h eta 16:30h-19h). Antolatzailea: HERRIKO TALDEAK..

11:00 Umeentzako txatxi parkea Soloarte ikastetxean (11h-14h eta 16h-18h).

11:00 Gazteak!! 9-D simulagailuak: eskalada, surf, rally... Mojaparte plazan (11h-14h eta 16h-18h).

11:00 Scalextric V. San Fausto rally-a Mojaparte plazan (11h-14h eta 16h-18h). Antolatzailea: MOTOR SLOT D4.

11:30 Prozesioa eta Santuari lore eskaintza, San Fausto kaletik San Pedro elizaraino, Banda Ortiz-ek lagunduta. Antolatzailea: TXIKERRAK.

12:00 Egokitua eta emakumezkoen Basauriko I. Euskal pilota txapelketa, San Migeleko pilotalekuan. Antolatzailea: BIDEBIETA PELOTAZALE ELKARTEA. Laguntzaileak: EITB, EUSKADI IRRATIA, BASAURIKO UDALA, HERRIKO TALDEA, BIDEBIETA IRRATIA, BILBONDO MERKATALGUNEA, LABORAL KUTXA, EMAKUME MASTER CUP, EPE IREKIA, HERRIKO TALDEAK.

12:00 Kuadrilletako hildakoen omenezko meza San Pedro elizan. Mezaren irteeran “San Fausto ereserkiaren” interpretazioarekin.

12:00 Kalejira Danbolin Txistulari Elkartearekin.

12:30 La Gran Familia antzerki musikala ibiltaria Nagusia kaletik.

12:45 Sokadantza Edurre Dantza Taldearekin San Fausto plazan.

13:15 Santua San Fausto kalera itzultzeko prozesioa.

13:45 Dantza egiteko musika San Fausto kalean Banda Ortiz taldearekin.

14:00 Koldo Fernandez argazkilariaren eskutik kuadrillen argazki ofiziala Bizkotxalde parkean. Jaitsiera egiteko hurrenkeran.

15:00 XLIX. kuadrillen bazkaria Bizkotxalde parkean.

16:00 Pasabolo txapelketa Artunduaga bolalekuetan.

16:00 Kuadrillen arteko VII. irrintzi txapelketa bazkarian zehar. Antolatzailea: ZOROAK.

17:45 Kuadrillen arteko sokatira txapelketa San Fausto plazan Sokatiraren azken saioaren aurretik, txapela jaurtitzea Edurre kuadrillak antotaluta.

18:30 Gaztela eta Leongo dultzaineroen kalejira.

19:30 Izugarrizko kalejira Rockalean taldearekin herriko kaleetatik.

19:30 Dantza egiteko musika Solobarria karpan Banda Ortiz taldearekin.

20:30 Txorizo-tripontziak Autonomia kalean.

21:00 Tanborrada lonjarik lonja Arizgoiti plazatik. Antolatzailea: ZIGORAK.

23:00 Arizgoiti erromeria herrikoia Arizgoiti plazan.

 

Astelehena, urriak 14 (Txiki Eguna)

09:00 Txupina udaletxetik. Antolatzailea: TXIKERRAK.

09:30 Txikien Pleno ikuskizuna udaletxean.

10:30 Erraldoi eta buruhandien kalejira udaletxetik Bizkaiko Gaiteroen taldeak girotuta. Alkate txikiekin batera Soloarte ikastetxean amaituko da.

11:00 Alkate txikien hitzaldi txikia eta txupin txikia Soloarte ikastetxean.

11:00 Haurrentzako txatxi parkea Soloarte ikastetxean. Parkea adinen arabera antolatuko da: 0-6 urtekoentzat eta 6-12 urtekoentzat. Soloarte ikastetxeko jolastokietan (11h-14h eta 16h-18h).

11:30 Haurrentzako tailerrak eta marrazki-lehiaketa Soloarte ikastetxean. Antolatzailea: MOZKORRAK.

12:00 Kalejira Danbolin Txistulari Elkartearekin.

12:00 Txikien III. Gran Prix Arizgoiti plazan. Antolatzailea: ZIGORRAK. Babeslea: IZORTZE G ANDIAGA E STILISTAK.

18:30 Bihotz-biriketako bizkortze tailerra San Isidro plazan. Antolatzailea: Edurre. Laguntzailea: Nerbioiko Harana Gurutze Gorria.

18:30 Haurrentzako askaria Soloarte ikastetxean. Laguntzailea: TELEPIZZA.

18:30 Kalejira Gazteleku fanfarrearekin.

19:00 Txitxarrilo Pérgola taldearekin Mojaparte plazan.

19:00 Kuadrillen arteko zurrakapote txapelketa Solobarria karpan. Dastaketaren bitartean “Zurrakapote Kofradia Alaiak” 2019ko ohorezko kofradearen izena emango du Mozkorrak-en megaporroiari, non munduko marka gainditzen saiatuko dira. Antolatzailea: ALAIAK.

19:00 Txorizo-jan solidarioa Aiuri Setien Andresen alde Solobarria karpan. Antolatzailea: ALAIAK.

19:30 Dantza-agerketa ikusgarria Biarte Dantza Eskolarekin Arizgoiti plazan.

19:30 Zapitxoaren kuadrillen arteko jokoa Begoñako Andra Mari kalean. Antolatzailea: TXANOGORRITXU TA OTSO MALTZURRA.

20:00 Zezen mekanikoaren txapelketa herrikoia eta kuadrillen artekoa Solobarria karpan. Izena ematea ordu erdi lehenago.

21:00 Kandela australiarren lasterketa Mojaparte plazan. Antolatzailea: EDURRE.

21:30 Suzko zezena Arizgoiti plazan. Antolatzailea: HAUSPOAK. Babeslea: BAR PARIS.

22:00 Bakarrizketak Danny Boy Rivera, Miguel Iribar eta Susi Caramelorekin Arizgoiti plazan.

 

Asteartea, urriak 15 (Jubi-aren Eguna)

09:00 Txupina Udaletxetik. Antolatzailea: TXIKERRAK.

10:00 Gaiteroen diana B. Haizedoinu Gaiteroak taldearekin eskutik.

10:30 Igel-toka txapelketa herrikoia San Fausto plazan. Bikoteak plazan bertan apuntatuko dira 10:00etan. Sariak amaieran banatuko dira.

12:00 Kalejira Danbolin Txistulari Elkartearekin.

14:00 Bazkari eta jai handia gure aitite-amamentzat, jubilatuen egoitzetan eta Solobarria karpan. Antolatzailea: HERRIKO TALDEAK. Laguntzailea: ZAHARREN BILTOKIA.

17:30 Txikientzako tailerrak, jokoak eta ekintzak Mojaparte plazan. Antolatzailea: ATE ZABALIK, SAGARRAK, MANUELA EGUIGUREN. Laguntzailea: HERRIKO TALDEAK.

18:00 Txitxarriloa Jamaika taldearekin San Fausto plazan.

18:30 Kalejira Triki Bidebietarekin.

19:00 Bilbotarrak taldearekin kalejira herriko kaleetatik.

19:00 Sardina-jan solidarioa 'Open Arms'-en alde Arizgoiti plazan. Eneritz eta Ibonen musikarekin girotuta. Pintxoa 0.50€-tan. Antolatzailea: ZOROAK.

19:30 Odoloste-jan solidarioa San Pedro plazan Aiuri Setien Andresen alde. Eneritz eta Ibonen musikarekin girotuta. Antolatzailea: ITSASLAPURRAK. Babeslea: MORCILLAS RIOS.

20:00 V. Kuadrillen arteko bizikleta motelen lasterketa Autonomia kalean. Antolatzailea: URBIKO LAGUNAK.

20:30 Bingo solidarioa Zigorak kuadrillaren lonjan Aiuri Setién Andrés-en alde. Kartoiak “Atracciones Berbis” emango ditu. Antolatzailea: ZIGORRAK

21:00 Txanpi-jan solidarioa Mozkorak kuadrillaren lonjan, Aiuri Setién Andrés-en alde. Antolatzailea: MOZKORRAK. Laguntzaileak: EGUI ARGINDARRA ETA INES ARRAINDEGIA.

21:00 Kuadrillen arteko zaku-lasterketa Autonomia kalean. Antolatzailea: ITSASLAPURRAK.

21:30 Musika emanaldia Míticos 70-en eskutik, Micky, Jeanette eta Lorenzo Santamariarekin, Arizgoiti plazan. Dantzatzera!!

 

Asteazkena, urriak 16

09:00 Txupina udaletxetik. Antolatzailea: TXIKERRAK.

10:00 Kalejira Gaztela eta Leongo dultzaineroen eskutik.

12:00 Kalejira Danbolin Txistulari Elkartearekin.

13:00 Lore-eskaintza geure Eskarabilerari eta Manuela Egigureni, txupin eta guzti, Danbolin Txistulari Elkarteko txistulariek girotuta San Pedro plazatik. Antolatzailea: BERDINTASUN KONTSEILUA.

14:00 Kuadrillen arteko giza futbolin ibiltaria Begoñako Andra Mari kaletik hasita. Antolatzailea: ONTZAK.

14:30 Emakumeen XVII. bazkari herrikoia Solobarria karpan. Antolatzailea: BERDINTASUN KONTSEILUA. Laguntzailea: HERRIKO TALDEAK.

17:00 VI. Munduko eskupilota-txapelketa Soloarteko pilotalekuetan. Izena ematea ordu erdi lehenago. Antolatzailea: BASATIAK.

17:30 Stop Plastiko tailerra gazte eta txikientzako Pedro López Cortázar plazan Kontzientzia zaitez! Ez bota, birziklatu!

18:30 Kalejira Triki Bidebietarekin.

18:30 Pintxo pote solidarioa Aiuri Setien Andresen alde Arizgoiti plazan. Antolatzailea: URBIKO LAGUNAK. Babeslea: AIARA TABERNA.

19:00 Txitxarriloa Dantza Alai taldearekin Mojaparte plazan.

19:30 Kuadrillen arteko lokotxen txapelketa Autonomia kalean. Antolatzailea: ALDATXA.

20:00 Muskuilu-jan herrikoia Basatiak kuadrillaren lonjan. Antolatzailea: BASATIAK.

20:00 Bam Bam Magia Komikoa antzerki entretenigarria familia guztiarentzat Arizgoiti plazan.

20:00 Dantza lehiaketa Laguntasuna kuadrillaren lonjan. Antolatzailea: LAGUNTASUNA.

22:00 Bakarrizketa Anjel Colladorekin Urbiko Lagunak kuadrillaren lonjan. Antolatzailea: URBIKO LAGUNAK.

22:30 VII. Sandwich-jan solidarioa Aiuri Setién Andresen alde Arizgoiti plazan. Antolatzailea: OGETA BAT.

 

Osteguna, urriak 17

09:00 Txupina udaletxetik. Antolatzailea: TXIKERRAK.

10:00 Gaiteroen diana B. Haizedoinu Gaiteroak taldearen eskutik.

17:00 Porroi dekoratuen txapelketa txiki eta nagusientzat Txanogorritxu ta otso maltzurra kuadrillaren lonjan. Izena emateko: 17:00etatik 21:00etara. Antolatzailea: TXANOGORRITXU TA OTSO MALTZURRA. Babeslea: PULPERIA ARIZGOITI.

17:30 Tailer kreatiboak txiki eta gazteentzako Pedro Lopez Cortazar plazan.

17:30 Familia guztiarentzat “Globoflexia” Pedro Lopez Cortazar plazan.

18:30 Kalejira Triki Bidebietarekin.

18:30 Tortilla lehiaketa, kuadrillen artekoa eta herrikoia, Solobarria karpan. Lehenengo 150-en izena ematea bertan. Tortilla bakarra pertsonako. Antolatzailea: HERRIKO TALDEAK. Laguntzailea: BASAURIKO TXOKOAK. Babeslea: ERRIBERAKO MERKATUA ETA BASAURIKO MERKATARI ELKARTEA.

19:00 Txitxarrilo Swing Berria taldearekin Mojaparte plazan.

19:00 Zurrakapote dastatze herrikoia Solobarria karpan non kuadrilla guztien zurrakapotea dastatu ahal izango duzuen.

19:30 Euskal erromeria San Fausto plazan. Antolatzailea: SUSTRAIAK. Laguntzailea: HERRIKO TALDEAK.

19:45 Epaimahari tortilla aurkezpena ixtea eta sari banaketa.

20:00 Heavy eguna Basatiak kuadrillaren lonjan. Antolatzailea: BASATIAK.

20:30 Sapo y el Sello taldearen kontzertua Begoñako Andra Mari kalean.

21:30 Porroi dekoratu onenaren sari banaketa Txanogorrritxu ta otso maltzurra kuadrillaren lonjan. Oharra: porroiak itzuli egingo dira, irabazlearena ezik. Antolatzailea: TXANOGORRITXU TA OTSO MALTZURRA. Babeslea: PULPERIA ARIZGOITI.

21:30 VII. Zurra-Pong txapelketa Mojaparte plazan. Antolatzailea: EDURRE.

21:30 Batek Daki Erromeria Arizgoiti plazan.

 

Ostirala, urriak 18

09:00 Txupina Udaletxetik. Antolatzailea: TXIKERRAK.

10:00 Kalejira Gaztela eta Leongo dultzaineroen eskutik.

12:00 Kalejira Danbolin Txistulari Elkartearekin.

14:00 Karparamartxo Solobarria karpan kuadrillentzat. Zuek janaria ekarri, sua eginda egongo da eta!

15:30 Buruhaundien lehiaketa Solobarria karpan karparamartxo bitartean. Antolatzailea: OGETA BAT.

16:30 Mami-jan txapelketa Solobarria karpan.

17:00 Zurra-tripontzien txapelketa Solobarria karpan kuadrilla guztientzat. Antolatzailea: TXIKERRAK.

17:30 XII. Tiragoma lehiaketa San Fausto plazan.

17:30 Familian igarotzeko momentu dibertigarria Potxin eta Patxin pailasoekin San Isidro plazan.

17:45 Txikien danborrada Ogeta Bat kuadrillaren lonjatik. Antolatzailea: OGETA BAT.

18:00 II. Eskubaloia Kalean txapelketa Bizkotxalde kantxetan. Antolatzailea: Atlético Basauri Balonmano Club.

18:00 XIV. Kuadrillen arteko abarka jaurtiketa txapelketa Solobarria karpan. Organiza: ZIGORRAK..

18:30 Kalejira Triki Bidebietarekin.

18:30 Ohiko aulkien jokoaren kuadrillen arteko txapelketa Solobarria karpan. Antolatzailea: ALAIAK.

19:00 Txitxarriloa eta dantza txapelketa Duo Menta taldearekin Solobarria karpan.

19:00 Txokolate-jan solidarioa Aiuri Setién Andrés- en alde San Pedro plazan. Eneritz eta Ibonen musikarekin girotuta. Edalontzia 0.50€-tan. Antolatzailea: TXANOGORRITXU TA OTSO MALTZURRA.

19:30 Euskal erromeria eta larraindantza San Fausto plazan. Antolatzailea: HERRIKO TALDEAK.

20:00 Gaueko milia herrikoia Begiralekuetan. Antolatzailea: ANTONIO MIRANDA BASAURIKO ATLETISMO KLUBA.

20:00 Kuadrillen arteko VII. futbolin txapelketa Rufo tabernan. Antolatzailea: MOZKORRAK. Laguntzailea: FUTBOLINES SOLOBARRIA.

20:00 Zurraren Gran Prixaren VII. lehiaketa Arizgoiti plazan. Antolatzailea: ZIGORRAK.

22:00 Su artifizialen ikuskizuna Artunduagatik Pirotecnia Zaragozana-ren eskutik. Babeslea: SIDENOR.

22:30 Danza Invisible-ren kontzertua Arizgoiti plazan.

22:45 Mata-porroi txapelketa Basajaunak kuadrillaren lonjan. Antolatzailea: BASAJAUNAK. Babeslea: ARTUNDUAGA JATETXEA.

23:00 Traineru erraldoia Begiraleku-etan. Antolatzailea: ALDATXA.

23:55 VI. limbo txapelketa Basatiak kuadrillaren lonjan. Antolatzailea: BASATIAK.

23:59 Dantzaldia Sonido orkestrarekin, San Fausto plazan.

 

Larunbata, urriak 19

09:00 Txupina Udaletxetik. Antolatzailea: TXIKERRAK.

09:30 XL. Baserriko produktuen erakusketa Uribarri kalean. Erakusketa bitartean, Herri Kirolen erakustaldia Mojaparte plazan. Antolatzailea: SUSTRAIAK.

Laguntzailea: HERRIKO TALDEAK.

10:00 Gaiteroen diana B. Haizedoinu Gaiteroak taldearen eskutik.

11:00 Tuta txapelketa Artunduaga bolalekuetan.

11:00 Txikientzako Herri Kirolak Bizkotxalden (11h-14h eta 16h-18h).

11:00 Familia guztiarentzako Trenen zirkuitu entretenigarria Bizkotxalden (11h-14h eta 16h-18h).

11:00 Gazteentzako parke dibertigarria, Bizkotxalden (11h-14h eta 16h-18h).

11:30 XVII. San Fausto-ko herrikoi eta kuadrillen arteko paella txapelketa Solobarria karpan. Izena ematea 11:30tatik 12:30arte. Antolatzailea: HERRIKO TALDEAK. Laguntzailea: BASAURIKO TXOKOAK. Babeslea: ERRIBERAKO MERKATUA Y BASAURIKO MERKATARI ELKARTEA.

12:00 Ekialdeko GO jokoa ikasteko tailerra San Jose ikastetxean. Antolatzailea: XAKE ELKARTEA.

12:00 Aldibereko xake-joko partidak 20 tabloietan San Jose ikastetxean, Mario Gomez Maisu Handia-ren eskutik. Antolatzailea: XAKE ELKARTEA.

12:00 Agintzari, Basauritar, Edurre, Aritz Berri, Etorki, Oinarin eta Durundi Barri dantza taldeen alardea Arizgoiti plazan.

13:00 Gelo tronpalariaren emanaldia Social Antzokiaren aurrean.

13:00 VI. Skate txapelketa nagusientzat (16 urtetik gorakoak), Enbarkan (Kantalazarra parkean) (13:00-20:00). Antolatzailea: ASPIB. Laguntzailea: HERRIKO TALDEAK.

13:00 Gilda-jan herrikoia Uribarri kalean. Eneritz eta Ibonen musikarekin. Antolatzailea: MOZKORRAK. Babeslea: BAR YOKA.

13:30 Epaimahari paella aurkezpena ixtea eta sari banaketa.

13:30 "Granujas a Todo Ritmo"-rekin izugarrizko kalejira herriko kaleetatik.

16:30 III. Kuadrillen txikien arteko 3x3 saskibaloi txapelketa Bizkotxalde kantxetan. Antolatzailea: MOZKORRAK. Babeslea: BAR BAI HORIXE.

17:00 XXVII. San Fausto Halterofilia txapelketa San Fausto plazan, Trintxeren azpian. Parte hartuko dute: CLUB DEPORTIVO HALTEROFILIA TORMES DE SALAMANCA ETA CLUB LEONIDAS DE OVIEDO. Antolatzailea: HALTEROFILIA CLUB URBI. Laguntzailea: HERRIKO TALDEAK. Babeslea: COPY ASTARLOA, FMD Carbide.

17:00 Kuadrillen arteko elkartzea Begoñako Andra Mari kaletik hasita, Adiskideak fanfarreak girotuta.

17:30 Partxis azkarra Basatiak kuadrillaren lonjan. Antolatzailea: BASATIAK.

18:30 Kalejira Triki Bidebietarekin.

18:30 XII. Kuadrillen arteko 3x3 saskibaloi txapelketa Bizkotxalde kantxetan. Antolatzailea: MOZKORRAK. Babeslea: BAI HORIXE TABERNA.

17:30 Txitxarriloa Galea taldearekin Mojaparte plazan.

19:00 Txistorra-jan solidarioa San Pedro plazan Aiuri Setien Andresen alde. Antolatzailea: ALDATXA.

19:30 Kalejira familia guztiarentzat Lumen taldearekin herriko kaleetatik.

19:30 Labeldun txahalaren erretzea eta dastatzea San Fausto plazan . Egun osoan zehar labeldun sagardoarekin batera 1€ baten truke dastatuko dugun txahala eder baten erretzea. Musika Eneritz eta Ibonen eskutik. Babeslea: EUSKO LABEL.

20:00 Kantaldia Solobarria karpan. Antolatzailea: SUSTRAIAK. Laguntzailea: HERRIKO TALDEAK.

20:00 Pintxo-jan solidarioa Aiuri Setién Andrés- en alde Arizgoiti plazan. Antolatzailea: LAGUNTASUNA. Babeslea: BONSABOR Y CORREA E HIJOS.

20:30 Llum Barrera-ren eskutik La lista de mis deseos antzerkia Social Antzokian. Sarrerak 15 €-tan. Antolatzailea: SOCIAL ANTZOKIA.

22:30 Izugarrizko kontzertua Boikoten eskutik Arizgoiti plazan.

23:59 Dantzaldia Stereo orkestrarekin San Fausto plazan.

23:59 Alkohol eta drogen testa egiteko karpa 23:59tik 03:30etara Arizgoiti plazan.

 

Igandea, urriak 20

09:00 Jaietako azken txupina (Udaletxetik). Antolatzailea: TXIKERRAK.

09:30 XL. Artisautza azoka Uribarri kalean. Erakusketa bitartean, Herri Kirolen erakustaldia Mojaparte plazan. Antolatzailea: SUSTRAIAK. Laguntzailea: HERRIKO TALDEAK.

10:00 Gaztela eta Leongo dultzaineroen kalejira.

10:00 VIII. Mahai-teniseko txapelketa herrikoia Urbi kiroldegian. Izen-ematea kiroldegian bertan. Antolatzailea: BASAURI MAHAI-TENIS ELKARTEA.

10:00 Mahai-teniseko euskal ligaren kontzentrazioa Urbi kiroldegian. Antolatzailea: BASAURI MAHAI-TENIS ELKARTEA.

11:00 Eskupilotaren Basauri-Euskal kopa 2019 txapelketaren final handia. Artunduaga pilotalekuan. Antolatzailea: BASAURIKO UDALA.

11:00 Bide Hezkuntza taillera Bizkotxaldeko kantxetan. Antolatzailea: GAZTEEN GURUTZE GORRIA.

11:00 Umeentzako txatxi parkea Bizkotxalden (11h-14h eta 16h-18h).

11:00 Gazteak!! Hungry hippo, kutxak, eta ekilibrioen tailerrak Bizkotxalde parkean (11h-14h eta 16h-18h).

11:00 Txu-Txu trena egokituta. Aprobetxatu herritik buelta bat emateko!! (11h-14h eta 16h-18h). Irteera Begiralekuetatik. Babeslea: TELEPIZZA.

11:30 VI. Marmitako lehiaketa Solobarria karpan. Antolatzailea: HERRIKO TALDEAK. Laguntzailea: BASAURIKO TXOKOAK. Babeslea: Erriberako Merkatua eta Basauriko Merkatari Elkartea.

12:00 Bekosolo taldearen kalejira.

12:00 Basauriko Musika Eskolaren musika-tresna taldeen emanaldia San Fausto plazan. Antolatzailea: BASAURIKO MUSIKA ESKOLA.

13:00 Familia guztiarentzat Ibon magoaren ikuskizuna Galizia kalean.

13:30 Epaimahaiari marmitakoaren aurkezpena ixtea eta sari banaketa.

13:30 Bilbotxerosen eskutik kalejira jostagarria herriko kaleetatik.

17:30 Txitxarriloa Las Palmeras taldearekin Mojaparte plazan.

18:00 Bertso saioa Solobarria karpan Oihana Iguaran, Unai Iturriaga, Jon Maia eta Jone Uria bertsolariekin. Gai-jartzailea: Amaia Aurrekoetxea.

20:00 Bukatzeko, JAIEN AMAIERA ikusgarria Arizgoiti plazan. Sari banaketa eta gure Eskarabilera maitagarriari agur hunkigarria. Prest izan zuen bengalak etxera bueltatzeko bidea argitzeko.

Cartel de las fiestas de Basauri 2019

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Basauri Bizkaia Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Jaiak