Gizartea -

Asteburuko iragarpena

Ez da zaparradarik espero Shakiraren Bilboko kontzerturako

Era berean, ez da espero "eguzkia atertzea" hiriburu bizkaitarrean. Nahiz eta euria iragarri duten goizerako, kontzertua bitartean % 10eko zaparrada arriskua izatea aurrikusi dute.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Larunbata giro nahasia eta aldakorrarekin dator. Euri kontuekin jarraituko dugu, gainera arratsaldean ezegonkortasuna areagotu eta zaparradak ugariagoak izango dira batez ere ekialdean; trumoi-ekaitzak botatzeko arriskua dago. Tenperaturak ildo beretik jarraituko du, beroenak 20 ºC ingurukoak izango dira.

Goizean euri gutxi egingo du eta bustitzeko arriskua kantauri isurialdera mugatuko da. Arratsaldean, ostera, Shakirak Bilbo astintzen duen bitartean, % 10eko zaparrada arriskua izango da hiriburu bizkaitarrean.

Igandea, ezegonkorragoa

Igandean, ezegonkortasuna aurreko egunetan baino handiagoa izango da. Goizean goizetik zaparradak eta trumoi-ekaitzak izan daitezke, hala ere, arratsaldean arriskua altuagoa izango da.

Tenperatura maximoak 20-22 ºC-ren bueltan ibiliko dira, hau da, gorabehera handirik gabe jarraituko dute. Haizeari dagokionez, noraezean eta ahul ibiliko da, eta arratsaldean ipar-osagaiko norabidea nagusituko da, Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziak zabaldu duenez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea