Gizartea -

2011-1014 Unibertsitate Plana

Euskal unibertsitateek ia 1.500 milioi euro jasoko dituzte

Plan berriak goi mailako hezkuntzari emandako diru kopurua handitu egiten du. Plana ekainaren 7an aurkeztu dute Gobernu Kontseiluak onartzeko.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

2011-2014 Unibertsitate Planak ia 1.500 euro banatuko ditu hiru eukal unibertsitateen artean. Kopuru horren zatirik handiena, 1.429 milioi, Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) hartuko du. Deustuk, berriz, 28,4 milioi jasoko ditu eta Mondragon Unibertsitateak 25,5 milioi.

Hala ere, zentroek hartutako konpromisoak betetzen ez badituzte, finantzazio hori murriztu egin daiteke.

Isabel Celaa Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuak aurkeztu du plana Pedro Luis Arias Unibertsitate eta Ikerketa sailburuordearekin eta Zuriñe Gomez de Baluguera Unibertsitate zuzendariarekin batera. Plana ekainaren 7an Gobernu Kontseilura eramango dute bertan onartua izateko.

Celaaren arabera, Eusko Jaurlaritzak ikerketaren eta zientziaren aldeko apustuaren oinarrizko ardatzetako bat da unibertsitatea, batez ere "ezagutza pertsonen aktibo nagusia den gizartea sortzeko".

Gastua BPGaren % 1,3ra iritsiko da

Gaur egun hezkuntza maila gorenaren aurrekontuak Barne Produktu Gordinaren (BPG) % 0,97 bada era, 2014an % 1,3koa izatea espero da, 2020an Europako herrialdietan aurreikusitako % 1,5 erdiesteko.

Unibertsitate plan berriak hainbat helburu ditu; unibertsitatea nazioarteko bihurtzea, irakaskuntzaren berriztapena eredu berriekin, hirueletasuna, ikerketa, zientzia eta teknologia bultzatzea, eta diru-laguntzak handitzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea