Gizartea -
TRAFIKO-ISTRIPUA
Tafallako gazte bat larri zauritu da Beriainen izandako istripuan
03:25 aldera gertatu da istripua N-121 errepidearen 8,5. kilometroan. Antza denez, 25 urteko gazteak atzetik eman dio autobusari bere autoarekin.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Tafallako 25 urteko gazte bat larri zauritu da gaur goizaldean N-121 errepidean, Beriain parean, bere autoaren eta autobus baten artean izan den trafiko-istripuan.
Foruzaingoak jakitera eman duenez, 03:25 aldera gertatu da istripua, autoak autobusa atzetik jo duenean.
Autoaren gidaria larri zauritu da eta suhiltzaileek atera behar izan dute. Ondoren, Nafarroako Ospitaleko Larrialdi zerbitzuetara eraman dute.
Bi ibilgailuek kalte nabarmenak izan dituzte, baita errepideko hainbat elementuk ere.
Foruzaingoak ikerketa ireki du istripua nola gertatu den argitzeko.