Gizartea -
Liskarren ostean
Istiluen kontrako Polizia saritu du Kataluniako Barne Kontseilaritzak
Felip Puig Barne kontseilaria Esquadra Mossoen Egunean izan da. Katalunia plazan, maiatzaren 27an, egindako kargen aurka protesta egin dute ehun bat lagunek.
Erredakzioa
Esquadra Mossoen istiluen kontrako Poliziako arduradun bati domina eman dio Barne Kontseilaritzak. Mossoen Egunean 200 bat intsignia eman dituzte agintariek.
Kataluniako Antzoki Nazionalean egindako ekitaldian, Joan Capdevila istiluen aurkako Poliziako sarjentua saritu dute. Mossoen brontzezko domina eman diote, "ordena publikoaren alde egindako kudeaketa eraginkorragatik".
Felip Puig Barne kontseilaria Esquadra Mossoen Egunean izan da. Ekitaldia hiruko Gobernuak kendutako ohiko mezarekin hasi da. Katalunia plazan, maiatzaren 27an, egindako kargen aurka protesta egin dute ehun bat lagunek kanpoaldean.
Barne kontseilariaren dimisioa eskatu dute manifestariek eta Meridiana etorbideko tranbiaren zirkulazioa eten dute. 15:00ak aldera protesta desegin dute, Udaltzaingoak jakitera eman duenez.