Gizartea -

Bilbo

Beste pauso bat eman dute Zorrotzan trena lurperatzeko bidean

Sustapen Ministerioak proiektuaren azterketarako kontratua sinatu du. Ministerioak eta Udalak lurperatzea erdibana ordaintzea adostu zuten (35 milioi euro bakoitzak).

Trena Zorrotzan. Argazkia: EiTB
Trena Zorrotzan. Argazkia: EiTB
Trena Zorrotzan. Argazkia: EiTB

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Sustapen Ministerioak Zorrotzan trena lurperatzeko proiektuaren azterketarako kontratua sinatu du, eta Saitec enpresari esleitu dio 435.600 euroren truke, Ministerioak jakitera eman duenez.

Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu dute kontratua, eta urtarrilean Bilboko Udalak, Adifek eta Ministerioak sinatutako akordioaren ondorio da. Gainera, Blboko Udalak eta Sustapen Ministerioak adostu zuten trenaren lurperatzea erdibana ordainduko zutela, bakoitzak 35 milioi euro ordainduta.

Gogoratu behar da 21 pertsona hil direla trenak harrapatuta auzo horretan azken urteotan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko albisteak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak