Gizartea -

Ama atxilotuta dago

Zentro batean daude Bilbon gau osoan abandonatuta utzitako 3 haurrak

8 hilabete eta 2 eta lau urteko hiru haurrak laguntza zentro batean daude. Larunbat goizean ama atxilotu zuten gau osoan seme-alabak etxean bakarrik uzteagatik; bi zaharrenak balkoiean giltzapetuta.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ostiral gau osoan zehar Bilboko Santutxu auzoko etxebizitza batean abandonatuta aurkitu zituzten hiru haurrak, zortzi hilabete eta bi eta lau urtekoak, laguntza zentro batean daude dagoeneko.

Ama,&' || 'nbsp;23 urtekoa, atxilotu larunbat goizean atxilotu zuten seme-alabak gau osoan abandonatuta uzteagatik. Herrizaingo sailak aditzera emandakoaren arabera, auzoko batek Ertzaintzara deitu eta etxebitzitza baten balkoian bi adingabe bakarrik zeudela abisatu du, egoera arriskutsuan.

Agenteak berehala joan ziren bertara eta, amarekin harremanetan jartzea ezinezkoa zela ikustean, atea behera bota zuten barrura sartzeko.

Sartutakoan&' || 'nbsp; zortzi hilabeteko haurra lurrean aurkitu zuten, sehaskatik erorita; beste biak, bi eta lau urtekoak, balkoian giltzapetuta zeuden, negarrez.

Ondoren, gizarte zerbitzuei abisua eman diete eta anbulantzia batek haurrak ospitalera eraman zituen osasun azterketa egiteko.

Aita ere, atxilotuta

Osasun azterketak egin eta jarraian gizarte laguntzak haurren ardura hartu eta laguntza zentro batera eraman zituen. Bitartean, ama etxebizitzara iritsi zen gau osoan kanpoan izan eta gero eta ertzainek atxilotu egin zuten adingabeak abandonatu izana egotzita.

Era berean, aita bertara deitu eta atxilotu egin zuten baita ere, kartzelan sartzeko bi agindu zituelako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea