Gizartea -
Zirkulazio istripua Nafarroan
Pertsona bat larri zauritu da Lumbierren, bi autok elkar jota
Antza denez, biktimak hausturak ditu hanketan eta saihets-hezurretan. Suhiltzaileek erreskatatu behar izan dute, autoan harrapatuta geratu baita.
Erredakzioa
Pertsona bat larri zauritu da gaur goizean N-240 errepidean, Lumbier herrian (Nafarroa), jazotako zirkulazio istripu batean.
Foru Gobernuak jakinarazi duenez, ezbeharra 08:00etan jazo da. Ordu horretan, Lumbierrerako noranzkoan zihoazen bi ibilgailuk elkar jo dute.
Ibilgailuetako baten gidaria suhiltzaileek erreskatatu behar izan dute, harrapatuta geratu baita.
Autoetan zihoazen gainerako pertsonek ez dute zauri larririk izan.
Antza denez, larri zauritutako pertsonak hausturak ditu hanketan eta saihets-hezurretan, eta Nafarroako Ospitalera eraman behar izan dute.