Gizartea -
30 urteko gaixotasuna
EAEn HIESa dutenen % 41 homosexualak dira
Kutsatu berrien % 44k "oso berandu" ekiten diote tratamenduari, eta adituen arabera, HIESa munduan "kontrolpean egotetik urrun dago".
Erredakzioa
Rafael Bengoa Osasun sailburuaren hitzetan, EAEn HIESa duten gaixoen % 41 homosexualak dira, "gizonekin sexua duten gizonak", eta kutsatu berrien artean, horien % 44k "oso berandu" ekiten diote tratamenduari, immunitatea kaltetuta dagoenean".
Gaixotasun horren lehen kasua ezagutzera eman zenetik 30 urte bete direnean, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak HIESari buruzko jardunaldi batzuk antolatu ditu. Bertan, Bengoak gogora ekarri du 1981eko ekainaren 5ean egin zela "gerora HIES izenarekin ezagutu den gaixotasunaren lehen kasuen deskribapena". Ordutik, munduan 65 milioi pertsonari eragin die gaixotasunak".
Dena den, "gure artean heriotza-zigorra izatetik gaixotasun kronikoa izatera igaro da, baina ez da hutsaren hurrengoa, berezitasun ugari dituelako, eta Afrikako herri askotan heriotza-zigorra delako".
Bengoaren esanetan, Giza Immunoeskasiaren Birusa (GIB) EAEn "bete-betean garatzen ari da". Epidemia "jokaerak aldatzen ari dira, eta hori dela eta, gaur egun kutsatutakoen % 41 homosexualak dira; heterosexualen artean kutsatutakoen kopurua antzekoa da: % 43".