Gizartea -

Garagardo azoka

Bilboko Oktoberfestaren hamalaugarren edizioa urriaren 24tik azaroaren 3ra izango da

Urtero legez, egun jakin batzuetan festa bereziak izango dira: festa unibertsitarioa, festa familiarra, festa bikingoa…

2017ko Oktoberfest jaia, Bilbon. Argazkia: OktoberfestOle
2017ko Oktoberfest jaia, Bilbon. Argazkia: OktoberfestOle
2017ko Oktoberfest jaia, Bilbon. Argazkia: OktoberfestOle

ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilboko Garagardo Azokaren 2019ko edizioa ostegunarekin (urriak 24) hasiko da. Aste eta erdi iraungo du Botikazarreko parkean izango den azokak. Garagardoa, janaria eta musika eskaintza zabala egongo da. Municheko azoka amaituta, Deustuk hartuko du lekukoa.

Urriaren 24an festa unibertsitarioa antolatu dute, ikasle-txartela erakusten dutenek bi garagardo baten prezioan erosteko aukera izango dute.

Ostiralean, berriz, bikingoen eguna izango da. Egun horretan, litroko pitxar bakoitzeko bikingoen kasko bat oparituko dute antolatzaileek.

Igandean (urriak 27), familia festa ospatuko dute Botikazarreko gunean. Egun horretan, haurrentzako menu bat debalde emango dute garagardo litro bat erosiz gero.

Urriaren 28an, astelehena, festa herrikoia egingo dute: produktu guztiak erdi prezioan egongo dira salgai.

Saltxitxa festa bi egunetan ospatuko da: urriaren 29an eta azaroaren 3an. Egun horietan, saltxitxa, pure eta choucroute platera 1,99€ euroan egongo da salgai.

Urriaren 31an ere jai berezia egongo da. Halloween eguneko festan, mozorro lehiaketa bat antolatu dute.

Egunero, orkestra alemaniar bat egongo da karpako oholtzan Bavariako musika tradizionala jotzen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko albisteak Bizkaia Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Deusturen azken ordukoa