Gizartea -

Gertakaria

Iruñeko hiru bizilagun perretxikoak janda intoxikatu dira, Errioxan

Logroñoko San Pedro ospitalean daude, San Roman de Cameros udalerrian perretxikoak jan ostean. 59 eta 64 urte arteko bi gizon eta emakume bat dira.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iruñeko hiru bizilagun Logroñoko San Pedro ospitalera eraman dituzte Errioxako San Roman de Cameros herritik, azken orduetan perretxikoak jan ondoren, SOS Errioxak bere web orrian zehaztu duenez.

Kaltetuetako batek deitu dio SOS Errioxari ostiral honetako 01:18an, hiru pertsona gaizki zeudela jakinarazteko, eta bertaratu diren osasun-langileei esan dietenez, baliteke intoxikazio baten ondorioz jarri izana ondoezik, ordu batzuk lehenago perretxikoak jan baitituzte.

59 eta 64 urte arteko bi gizon eta emakume bat dira kaltetuak, eta Iruñean bizi dira.

Koordinazio Zentroak Errioxako Osasun Zerbitzuaren Larrialdietako Baliabideak mobilizatu ditu, eta Guardia Zibilari ere eman dio gertatutakoaren berri.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñeko bideoak Nafarroa gaur Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Medikuntza albisteak Errioxa