Gizartea -

Gertakizuna

13 urteko neskato bat hil da Bilbon, bosgarren solairutik erorita

Antza denez, neskatoak eztabaida izan du, eta etxebizitzatik ihes egiten saiatu da, maindireen bidez leihotik jaisten, baina hautsi egin dira eta neskatoa amildu egin da.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hamahiru urteko neskato bat hil egin da bart Bilboko San Frantzisko kalean, etxebizitza baten bosgarren solairutik erorita, Ertzaintzak jakinarazi duenez.

Istripua 23:20an gertatu da. Antza denez, adingabeak eztabaida izan du senideekin, eta etxebizitzatik ihes egiten saiatu da. Neskatoak izara batzuk lotu ditu oheko hanka batera leihotik zintzilikatu eta alde egiteko, baina korapiloak askatu egin dira eta bertan hil da neskatoa.

Polizia eta suhiltzaileak bertaratu dira neskatoaren gorpua barruko patiotik ateratzeko. Artzain ebanjeliko batzuk ere izan dira bertan, senideak artatzen.

Ertzaintzak jakinarazi duenez, familiak ez du aurrekaririk emakumeen kontrako indarkeriagatik edo tratu txarrengatik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea