Gizartea -

Gipuzkoan

Bi zauritu, N-I errepidean kamioi bat irauli ostean, Legorretan

Istripua 06:00ak aldera jazo da, kamioi bat errepidearen gaineran iraulita geratu denean eta sua hartu duenean. Hala ere, ordurako bi bidaiariak ibilgailutik kanpo zeuden.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bi lagun zauritu dira astearte goizean Legorretan (Gipuzkoa), N-I errepidetik zihoazen kamioia irauli denean, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakitera eman duenez.

Ezbeharra 06:00ak pasata gertatu da, ibilgailu astun bat Irungo noranzkoan zihoanean, guraizearena egin eta errepidearen gainean iraulita geratu denean. Kamioiaren buruak sua hartu du eta erabat kiskalita geratu da. Ordurako bi bidaiariak ibilgailutik kanpo zeuden.

Hala ere, talkaren ondorioz biak zauritu dira eta hori dela eta, Tolosako Asunción Klinikara eraman dituzte. Istripuaren ondorioz, auto-ilarak sortu dira Irungo noranzkoan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea