Gizartea -

Lan-ezbeharrak

Bi lagun hil dira helikoptero-istripuz, Burgosen

Ezbeharra Puerto de Angulo inguruan gertatu da, Mena aranean, eta hildakoak ingurua aztertzen ari zen elektrizitate enpresa bateko behargina eta pilotua ziren.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bi pertsona hil dira gaur goizean helikoptero-istripuz Burgoseko Puerto de Angulo inguruan, Mena aranean, Miguel Alejo Espainiako Gobernuaren Gaztela eta Leongo ordezkariak jakitera eman duenez.

Biktimak nortzuk diren ez dute zabaldu, baina ingurua aztertzen ari zen elektrizitate enpresa bateko langilea zen bat eta enpresa pribatu bateko pilotua bestea.

Behe-laino itxia zegoen helikopteroak tontorra jo duenean. Villasana de Mena udalerritik gertu dagoen mendi batean gertatu da ezbeharra, lurreko ibilgailuak iritsi ezin diren leku batean.

Guardia Zibila dagoeneko hasi da erreskate lanetan eta hasiera batean helikoptero bat bidali behar bazuten ere, ezin izan dute bertara helikopteroz joan eguraldi txarra dela eta.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea