Gizartea -

Europako Parlamentua

Europan kamioei bidesariak garestitu ahal izatea onartu dute

Araudiak Espainia, Portugal, Grezia edo Italia kaltetuko ditu gehien bat, izan ere, merkantzien inportazio eta esportazio kostuak garestituko ditu.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eurokamarako osoko bilkurak Espainiako kamioilarientzat bidesariak % 30eraino garestitzeko araua onartu du astearte honetan.

Hemendik aurrera, Europako Estatuek errepideen eraikitze eta mantentze-lanen kostuak kontuan izateaz gain, zaratak eta kutsadurak eragindako kostuak kontuan izan ahal izango dituzte tarifak kalkulatzeko.

Europako Parlamentuak eta 27ek adostu dute ''Euroviñeta zuzentaraua'' izenarekin ezaguna den arau berria. Botazioaren ostean, Europako Estatuek arauz ezarriko dute uda baino lehen.

Ondoren, Gobernuek bi urte izango dituzte herri bakoitzak bere araudira eransteko, Europako Batzordeak jakinarazi duenez.

Hala ere, Espainiako Gobernuak ez du bere errepideetan tasa berriak ezartzeko asmorik, Industria Ministerioko bozeramialeak Europa Press albiste agentziari jakinarazi dionez.

Espainiak arauaren kontrako botoa eman du, EBko inguruko herriak kaltetzen dituelako, eta baliteke garraio sektorearentzat zama handiegia izatea egungo krisi testuinguruan.

Dena den, herri bakoitzak erabaki ahal izango du araudia ezartzen duen edo ez, edo zein errepideetan egiten duen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea