Gizartea -

Zirkulazioa

Auto-ilara oso luzeak izan dira N-1ean, Iruran, kamioi batek su hartu ostean

Errepidearen errei guztiak irekita daude 20:30etik, eta dagoeneko ez dago auto-ilararik. Irurako irteerak itxita jarraitzen du.

Suak 12:30 aldera hartu du kamioia. EiTBren bideo batetik hartutako argazkia.
Suak 12:30 aldera hartu du kamioia. EiTBren bideo batetik hartutako argazkia.
Hainbat kilometrotako ilarak N-I errepidean, Iruran, kamioi batek su hartu ostean

1:15

EiTB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

N-1 errepidearen errei guztiak ireki egin dituzte 20:30ean, Irura (Gipuzkoa) parean, Irunerako noranzkoan. Ondorioz, auto-ilarak amaitu egin dira ordutik gutxira.

Bertan, 438. kilometroan, lastoa zeraman kamioi batek su hartu du eguerdian, eta errepidea guztiz itxi behar izan dute. Horren ondorioz, ilara luzeak eratu dira, eta 18 kilometrorainokoak izan dira arratsaldean zehar.

16:00etan, errei bat ireki dute, eta 20:30ean, guztiz zabaldu dute. Baina Irurako irteerak itxita jarraitzen du.

Antza denez, matxura bat dela eta hartu du sua kamioiak. Suak lastoa ere erre du, eta kamioiak autobus geltoki batean gelditu behar izan du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zirkulazio Istripuak gaur Trafikoa Gipuzkoa EAE Gizartea Arabako trafiko telefonoa Trafiko webkamerak Eguneko albisteak Albisteak