Gizartea -

Gipuzkoan

Bi gaztek berriro ihes egin dute Legorretako adingabeen zentrotik

Gipuzkoako Foru Aldundiaren arabera, oso tarteka izaten dira halako gertaerak bertan. Atzo gauean lau adingabek ihes egin zuten etorkin adingabeen zentro horretatik.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Legorretako (Gipuzkoa) adingabeen zentroan bart izandako liskar batean parte hartu eta ihes egin ostean, Ertzaintzaren aurrera joan ziren lau adingabeetako bik ihes egin dute berriro, eta ez dakite non dauden.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako Departamentuak prentsa ohar baten bidez eman du Legorretako adingabeen zentroan atzo gauean gertatu zenaren berri. Bertako gazte batek, beste hiruk lagunduta, kalteak egin zituen eraikineko hainbat tokitan.

Prentsa ohar horretan jakinarazitakoaren arabera, kalte materialak baino ez dira izan, eta gaur bertan "zentroa normaltasunera itzuli da".

Bart, ordea, "bi sute txiki sortzen saiatu ziren", esan dute.

Ondoren adingabeentzako etorkin zentroko bost gazteetatik lauk ihes egin zuten, baina Ertzaintzak berehala atxilotu zituen handik gertu, beste herri batean.

Dena den, horietako bik ihes egin dute berriro, eta oraindik ez dakite non dauden.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea