Gizartea -

Gipuzkoan

Legez kanpo harrapatutako bi tona hegaluze atzeman ditu Jaurlaritzak

Valentziako maiorista baten bitartez iritsi ziren 2.000 kilo hegaluze horiek Gipuzkoara eta jito-sarez harrapatu zirela egiaztatu ostean, konfiskatu egin zituzten.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzaren Arrantza Ikuskaritza-zerbitzuak 2.000 kilo hegaluze atzeman ditu aste honetan Gipuzkoan, legez kanpo harrapatutakoak zirela ohartu ostean.

Hegaluze horiek Valentziako maiorista baten bitartez iritsi ziren Gipuzkoara eta jito-sarez, hots, Europako araudiak debekatutako teknika baten bidez, harrapatu zituztela egiaztatu zuen Jaurlaritzak. Arrantza, Nekazaritza eta Ingurumen Saileko ikuskaritza-talde batek antzeman zuen legez kanpoko jarduera hori, Pasaiako Portuan ohiko azterketa bat egiten ari zela. Guztira, 3.000 kilo hegaluze igorri zituzten Merca-Valenciatik Gipuzkoako salmenta toki ezberdinetara eta merkatura zabalduta ez zegoen dena (2.000 kilo) konfiskatzeko agindua eman zuen Jaurlaritzak. Jokin Diaz Eusko Jaurlaritzako Arrantza eta Nekazaritza zuzendariak gaur azaldu duenez, "beste baliabiderik gabe, begiz ikustea nahikoa izan zen mailasare-mota batez harrapatu zituztela jakiteko". Hegaluze horietako batzuk AZTI itsas ikerketarako zentro teknologikora bidali zituzten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea