Gizartea -

TRAFIKOA

Bi ibilgailuk talka egin eta auto-pilaketak eragin dituzte N-637 errepidean, Zamudion

Istripuaren ondorioz, bi errail itxi dituzte eta emakume bat ospitalera eraman behar izan dute.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kamioi baten eta auto baten arteko talkak bi kilometroko auto-pilaketak eragin ditu N-637 errepidean, Zamudio (Bizkaia) inguruan.

Segurtasun saileko iturrien arabera, istripua 12:45ean gertatu da.

Istripuaren ondorioz, errepideko bi errei itxi dituzte eta emakume bat ospitalera eraman behar izan dute antsietate eraso bat jasan ondoren.

Ondoren, 13:45ak aldera, beste istripu bat izan da AP-68 errepidean, Orozkon, Zaragozako noranzkoan. Bi ibilgailuk talka egin dute eta haietako batek errepideko errei bat oztopatu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Bizkaia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Zamudio Txorierriko igarobidea