Gizartea -

24 atxilotu

Kokaina trafikoa egiten zuen nazioarteko taldea atxilotuta, Nafarroan

Drogarekin batera, beste hainbat gauza atzeman dituzte; kokaina aizuntzeko 5 kilo substantzia, diru kantitate handia, baskulak eta balantza elektroniko oso zehatzak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Trafiko kokainan aritzen zen nazioarteko talde batekio ustezko 24 kide atxilotu dituzte, gehienak Nafarroan. Polizia operazioan, bost kilotik gora kokaina, kilo erdi anfetamina eta 14 kilo marihuana atzeman dituzte, gehienak sanferminetan saltzeko.

Taldeak Nafarroan zuen egoitza nagusia iaztik. Hala ere, atxiloketak Valemoro, Fuenlabrada eta Parla Madrileko udalerrietan eta Albaceten, Zaragozan eta Valentziako Erkidegoan egin dituzte.

Barne Ministerioak jakitera emandakoaren arabera, "Koala-enlace" operazioa Iruñako lehen auzialdiko eta instrukzioko laugarren epaitegiak zuzendu du, eta bertan Guardia Zibilak eta Polizia Nazionalak hartu dute parte, 75 agenteekin, Krimen Antolatuaren Kontrako Inteligentzia Zentruak koordinatuta.

Droga zeramatzaten kotxeetan gizonezko eta emakumezko bat joaten ziren, adingabe batzuekin bateram polizia kontrolak arazorik gabe pasatzeko asmoarekin.

Drogarekin batera, beste hainbat gauza atzeman dituzte; kokaina aizuntzeko 5 kilo substantzia, diru kantitate handia, baskulak, balantza elektroniko oso zehatzak, droga prentsatzeko, izkutatzeko, garraiatzeko eta paketeetan sartzeko materiala eta, salmentari begira, droga dosietan banatzeko materiala.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea