Gizartea -

Istripua

Hil egin da Bilboko oinezkoen gune batean erorita larri zauritu zen txirrindularia

24 urteko txirrindularia udal bizikleta elektriko batean zihoan, Gas plaza inguruan, eta baranda baten kontra jo zuen.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ostiralean Bilboko Gas plaza inguruan erorita larri zauritutako txirrindulari gaztea gaur, igandea, hil da Barakaldoko Gurutzetako ospitalean, Bilboko Udalaren iturriek esan duten arabera.

Bilbon bizi zen 24 urteko txirrindularia 14:00ak aldera zauritu zen, udal bizikleta elektriko batean zihoala istripu bat izan ostean. Gas plazako oinezkoen gune batetik jaisten ari zen. Etxebarri parkearekin eskailera bat eta arrapala baten bidez dago lotuta Gas plazarekin.

Gazteak baranda baten kontra jo zuen eta erori egin zen. Kolpearen eraginez, zauri larriak izan zituen, eta Gurutzetako ospitalera eraman zuten. Bilboko Udaltzaingoa istripua ikertzen ari da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Bilbo Bizkaia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Euskal Herriko bidegorriak