Gizartea -
Bihar arte
Zurriolan desagertutako lagunaren bilaketa lanak eten dituzte
Itsasoaren egoera txarrak eta ikusgarritasun eskasak bilaketa lanak asko zaildu dituzte.
Erredakzioa
Gaur goizean Donostian bainua hartzen ari zela desagertu den pertsona baten bila ari dira. Itsas Salbamenduko ontzi bat, Ertzaintzako eta Gurutze Gorriko kideak aritu dira gaztearen bila, baina itsasoaren egoera txarra eta ikusgarritasun eskasa direla eta eten egin dituzte gaurkoz bilaketa lanak.
Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, 06:45 aldera bost pertsona uretara sartu dira Zurriolako hondartzan, baina horietako bat ez da bertatik atera.
Desagerpenaren berri izan bezain laster, Itsas Salbamenduko ontzi bat, Ertzaintza eta Gurutze Gorriko kideak horren bila hasi dira.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea