Gizartea -

Gertakari izugarria Austrian

Emakume espainiar batek bi pertsona hil eta zatitu omen ditu Vienan

Poliziak uste du bera dela hiltzailea, gorpuak agertu diren sotoa berea omen delako. Emakumearen bila ari dira eta ez dakite Espainiara ihes egiten saiatu den edo ez.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Emakume espainiar bat (Goidsargi Estibali C.) atxilotzeko agindua eman du Vienako Fiskaltzak, ustez bi pertsona hil, zatitu eta gorpuzkinak soto bateko paretan ezkutatu zituelakoan.

Poliziaren bozeramaile batek Efe agentziari baieztatu dionez, "emakume hori Europan osoan bilatzeko agindua eman dute, gorpuzkinak agertu diren sotoa bere jabetzakoa delakoan". Susmagarriak 32 urte ditu eta gorpuak topatu dituzten eraikinean izozki-denda bat dauka. Biktimekin harremanik ote zuen ez dute argitu. Joan den asteartetik emakumea ihes eginda dago eta Poliziak ez daki Espainiara joaten saiatu den edo ez. Gorpuak asteartean topatu zituzten Vienako Meidling auzoko eraikin batean. Gorpuak txikituta eta pareta batean ezkutatuta zeuden. Gorpu bat gizonezko batena da eta Poliziak uste du susmagarriaren bikotekide ohia izan daitekeela.

Bigarren gorpuaren sexua eta nortasuna ezin izan dituzte identifikatu. Poliziak argi daukan gauza bakarra da hilketa batetik bestera denbora asko igaro zela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea