Gizartea -
Gipuzkoa
Kartzelatu dute Villabonan, autobus batean, ezagun bati labanaz eraso zion gizona
Erasoa igande goizaldean jazo zen, Donostia-Tolosa bidea egiten ari zen Lurraldebus batean.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Epaileak kartzelatu egin du joan den asteburuan Villabonan (Gipuzkoa), autobus batean, ustez ezagun bati labanaz eraso zion gizona.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak azaldu duenez, erasoa igandean jazo zen, 02:40an, Donostia-Tolosa bidea egiten ari zen Lurraldebus batean.
Antza denez, erasotzaileak eta biktimak elkar ezagutzen zuten, eta elkar iraintzen hasi ziren autobusean. Une batean, gizonezkoetako batek labana bat atera eta bestea sastatu zuen zenbait aldiz.
Autobusean zihoazen bidaiari batzuek erasoa gelditzea lortu zuten, eta biktimak ihes egin zuen.
Ertzaintzak igandean bertan, 14:30ean, atxilotu zuen ustezko erasotzailea, Tolosan, homizidio saiakera egotzita.
Era berean, erasoa egiteko erabilitako labana ere aurkitu zuten, Villabonako Erniobea kalean, erasoa izandako lekutik metro batzuetara.