Gizartea -
Madril-Munich hegaldia
Bidaiari bat hegazkinean biluztu da eta tripulazioari eraso dio
Gertakaria atzo jazo zen Iberiaren hegaldi batean, Municherako bidean zihoazela. 110 bidaiari zeramatzan hegazkinak Barajasera itzuli behar izan zuen eta Guardia Zibilak bidaiaria atxilotu zuen.
Erredakzioa
Iberiaren Madril-Munich hegaldiak Barajasko aireportura itzuli behar izan zuen atzo, airean zeudela bidaiari bat biluztu eta ondoren tripulazioko kideei eraso zielako. Antza, bidaiariak krisi psikotiko bat jasan zuen.
3512 hegaldia 21:15etan atera zen Barajasetik 110 bidaiari zituela, eta berriro Madrileko aireportuan lurreratu behar izan zuen 22:30etan aipatutako laguna hegazkinetik kanporatu zezaten.
Konpainiako iturrien arabera, bidaiaria, 27 urteko alemaniarra da. Guardia Zibilaren agenteek atxilotu zuten Barajasen, baina&' || 'nbsp; aske utzi dute.