Gizartea -
Behobia-Donostia
Behobia-Donostia: pasabideak irekiko dira hauteslekuetarako bidea errazteko
Behobia-Donostia lasterketak eta hauteskunde orokorrek azaroaren 10ean bat egingo dutenez, Donostiako Udalak eta lasterketako antolatzaileek neurriak hartu dituzte.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Azaroaren 10ean Behobia-Donostia lasterketak eta Espainiako hauteskunde orokorrek bat egiten dute. Jendea hauteslekuetara arazo gabe joateko neurriak hartuko direla iragarri dute Donostiako Udalak eta lasterketako antolatzaileek.
Korrikalariak 10:00etan hasiko dira iristen eta 15:00ak arte izan daitezke. Aurreikuspenen arabera, 11:30 eta 13:30 artean ibiliko da korrikalari gehien ibilbidean, eta tarte horretan egongo dira hauteslekuetara iristeko zailtasun handienak.
Arazoari aurre egiteko, hainbat puntutan pasabideak jarriko dira:
- 16,5 kilometroan (Jose Elosegui Alkatearen Hiribidea, 107)
- 17,8 kilometroan (Ategorrieta Hiribidea, 67 eta Ategorrietako Galtzara Zaharra, 163 arteko bidegurutzean)
- 18,5 kilometroan (Nafarroako Hiribidea, 23)
Toki horietan jarriko dituzte pasabideak, eta bertatik zeharkatu ahalko da errepidea, boluntarioen laguntzarekin.
Ibilgailu pribatua guztiz beharrezkoa bada soilik erabiltzeko eskatu dute Udalak eta antolatzaileek. Hauteslekura joateko behar izanez gero, pasabideetatik igarotzeko aukera izango dute herritarrek.
Bozkatzera joateko ordua ondo aukeratzeko eta pasabideak erabiltzeko gomendatu diete kaltedunei, eta ostegunera arte (urriak 31) botoa posta bidez emateko aukera dagoela gogoratu dute.
Kaltetutako hauteslekuak:
- La Anunciata ikastetxea (Lorete Bidea, 2)
- Herrerako Eskola Publikoa (Ederrena, 21)
- Mendiola Eskola Publikoa (Serapio Mujika, 16)
- DBHko Bidebieta Institutua (Serapio Mujika, 31)
- Ategorrietako Eskola Publikoa (Atarizar, 22)
- Groseko Institutua (J.M. Barandiaran, 12)
- Donostiako udaletxea
- Goikoa Jauregia
- Gipuzkoako Foru Aldundia