Gizartea -
Santanderren
Adingabeak erasotzen zituen gizon bat atxilotzen lagundu dute bi umek
Polizia hilabeteak zeramatzan Santanderreko La Canaleja inguruko eskoletan adingabeei erasoak egiten zituen gizona harrapatu nahian.
Erredakzioa
11 urteko bi gazte "heroi" bihurtu dira Santanderreko La Canaleja eskola inguruan, izan ere, atzo adingabeak erasotzen zituen gizon bateri jarraitu eta Poliziari abisu eman zioten, erasotzailea atxilotzen lagunduz.
Bi umeak erasotzailearen atzetik joan ziren eta Polizia Nazionalaren patruila batekin topo egitean gertatutakoa azaldu zieten poliziei. Izan ere, Polizia hilabeteak zeramatzan Santanderreko La Canaleja inguruko eskoletan adingabeei erasoak egiten zituen gizona harrapatu nahian.
Umeak Escolapios Ikastetxera doaz eta antza, gaur bertan euren umeen bila joan ziren pertsona gehienek ez zekiten inguruan erasotzaile bat zegoela. Dena den, ama batek adierazi duenez, horrelako gertakariak "ezagunak ziren".
Ikastetxean zegoen emakume baten arabera, 11 urteko bi umeak "heroiak" dira, oso ausartak izan direlako.