Gizartea -

Ekainaren 15ean

Datorren asteazkenean ilargi-eklipsea ikusi ahal izango da Euskadin

Ilargia zerumugatik aterako da 21:49 inguruan eta ordurako eklipsea hasita egongo da.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Datorren asteazkenean, ekainaren 15ean, ilargi-eklipse osoa ikusi ahal izango da Euskadin eguraldiak laguntzen badu. Hurrengo ilargi-eklipse osoa ez da emango 2015eko irailaren 28arte.

Ilargi-eklipsea tresna optikorik gabe ikusi daiteke. Ilargia zerumugatik aterako da 21:49 inguruan eta ordurako eklipsea hasita egongo da. Ilargiak gorrixka kolorea hartuko du eta urperatzen ikusiko da itzala egiten duen eremuan. Hamaiketan eklipsea amaituko da.

Mota honetako eklipseak ilargia eguzkiaren eta lurraren maila berean kokatzen denean sortzen dira. Eguzki eklipseetan ez bazala ilargia ez da osorik ikusteko moduan egoten, ilargi eklipseetan ilargia ilundu egiten da eta gorri-laranja kolorea hartzen du eguzki izpiei esker. Eguzki izpiak lurreko atmosferan errefraktatu ostean desbideratu egiten dira eta ilargira iristen dira. Ilargiak hartuko duen kolorea atmosferak une horretan duen egoera eta osaketaren araberakoa izango da.

Eureka! Zientzia Museoak, Aranzadiren lagutzarekin, eklipsea ikusteko gaueko behaketa doakoak antolatu ditu. Adituek fenomeno honen inguruko azalpenak emango dituzte eklipsea baino lehen Donostiako Planetarioan eta azalpenaren ostean eklipsearen behaketara pasako dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea