Gizartea -

Gertaera

Gizon bat zauritu da Donostian, Pasealeku Berriko haitzetara erorita

Gertaera 06:00ak aldera jazo da, San Juan kalearen eta Salamanca Pasealekuaren artean. Ordu horretan, 27 urteko gaztea bertako harri-hormara erori da.

Donostiako Pasealku Berria. Artxiboko argazkia: Jon Hernandez
Donostiako Pasealku Berria. Artxiboko argazkia: Jon Hernandez
Donostiako Pasealku Berria. Artxiboko argazkia: Jon Hernandez

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gizon bat zauritu da ostiral honetan Donostian, Pasealeku Berriko haitzetara erorita, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Gertaera 06:00ak aldera jazo da, San Juan kalearen eta Salamanca Pasealekuaren artean. Ordu horretan, 27 urteko gaztea bertako harri-hormara erori da.

Suhiltzaileek gaztea erreskatatu eta Donostiako Ospitalera eraman dute, zauriak artatzera.

Udaltzaingoak azaldu duenez,  gazteak hipotermia zantzuak zituen, baina "ez dago larri".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostia Gipuzkoa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak