Gizartea -

GERTAKIZUNA

Gizon bat hil da Biarritzen, patinete elektrikoarekin izandako istripu batean

45 urteko gizonezko bat hil zen ostiralean Biarritzen, Mousseko biribilgunean, bere patinete elektrikoarekin izandako istripu batean.

AGENTZIAK| ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

45 urteko gizonezko bat hil zen ostiralean Biarritzen, bere patinete elektrikoarekin izandako istripu batean.

Sud Questek zabaldu duenez, istripua ostiral goizaldean gertatu zen, azaroaren 1ean, Mousse biribilgunean.

05:00ak aldera jaso zuten abisua larrialdi zerbitzuek, baina istripu lekuan ezin izan zuten gizonezkoa hil zela egiaztatu besterik.

Ez dago argi zer dela eta edo nola gertatu zen istripua.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Ezbeharrak Iparraldea albisteak Biarritz Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Lapurdiko berriak Patineteak gaur Trafiko istripuen biktimak