Gizartea -

Nafarroa

Foruzaingoak 180 km/h-ko abiaduran zihoan ibilgailu bat atzeman du Vianan, NA-134an

Gehienez ere 100 km/h-ko abiaduran joan daitekeen tarte batean harrapatu zuten, eta izapideak abiatu dituzte gidariaren (26 urteko lodosarra) kontra.

Foruzaingoak atzemandako autoaren argazki hau zabaldu du.
Foruzaingoak atzemandako autoaren argazki hau zabaldu du.
Foruzaingoak atzemandako autoaren argazki hau zabaldu du.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Foruzaingoaren Radar Taldeak NA-134 errepidean Viana parean 180 km/h-tik gorako abiaduran zihoan ibilgailu bat atzeman du, gehienez ere 100 km/h-ko abiaduran joan daitekeen tarte batean.

Gidaria 26 urteko gazte bat da, Lodosako bizilaguna. Foruzaingoak jakinarazi duenez, ikerketa abiatu dute, bide-segurtasunaren aurkako delitu bat egotzita.

Iruñeko polizia-etxeko agenteen esku geratu dira hemendik aurrera egin beharrekoak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafikoa Nafarroako albisteak Delituak Gizartea Gipuzkoako trafiko telefonoa Trafiko webkamerak Eguneko albisteak Lodosa Viana bideoak Albisteak Foruzaingoaren albisteak