Gizartea -

Bizkaia

Getxok ur hornidura guztiz berrezarri du, apurtutako hodia konpondu ostean

Guztira, 25.000 biztanle geratu dira ur barik goizaldean Negubide kaleko tutu bat hautsi ondoren. Eguerdian konpondu dute arazoa.

Udal langileak, tutua apurtu den tokian. Argazkia: @ikersalgadoser1
Udal langileak, tutua apurtu den tokian.
Getxoko 25.000 bizilagun urik gabe esnatu dira, hodi bat hautsi delako

0:56

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Getxoko Udalak guztiz berrezarri du ur hornidura herri guztian, apurtutako hodia konpondu ostean, Udalak eguerdian jakinarazi duenez.

Goizaldean, 05:00ak aldera, Negubide kaleko hodi bat 05:00ak aldera hautsi da, ustekabean. Ondorioz, Areetako, Romo eta Algortako 25.000 biztanle ur barik geratu dira.

Udal langileak matxura izan den kalera bertaratu dira, lehenbailehen konpontzen aldera. Zerbitzua apur-apurka berrezarri da: aurrena, Zubi Esekiaren inguruko bizilagunei berrezarri zaie hornidura.

Matxura guztiz konpondu duten arte kaltetutako eremu guztietan emari eta presio gutxi egon da.             

Apurtutako hodia

Negubide kalean apurtutako hodia. Argazkia: @ikersalgadoser1        

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Herriak eta Hiriak Getxo Bizkaia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Ura