Gizartea -

Gaitz neuromotor bat zuen

Aberats britainiar baten lagundutako suizidioa, BBC katean ikusgai

Peter Smedley ostalariaren azken egunak erakutsiko ditu astelehen gauean 'Hiltzeko modua aukeratu' izenburuko dokumentalak. Smedleyk Suitzako Dignitas klinikara jo zuen bere buruaz beste egiteko.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Peter Smedley Britainia Handiko ostalari aberatsaren lagundutako suizidioari buruzko dokumentala emitituko du astelehen gauean BBC kate publikoak. 71 urteko gizonezkoa Suitzako Dignitas klinikara joan zen joan den abenduan bere buruaz beste egiteko laguntza jasotzera.

Smedleyk gaitz neuromotor bat zuen, duela bi urte diagnostikatu ziotela. Dignitas klinikara berarekin joateko gonbidapena egin zion Terry Pratchett dokumentalaren ekoizleari. Suitzako zentro horretan bere buruaz beste egin zuen ostalariak, pozoi bat edanda.

Alzheimerren gaixotasuna antzeman zioten Pratchetti duela hilabete batzuk, eta, ordutik, lagundutako suizidioa legeztatzearen aldeko kanpaina egiten ari da. Dokumentala datorren astelehenean emitituko dute, Hiltzeko modua aukeratu izenburupean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea