Gizartea -
Interneten
Facuak udako alokairuen inguruko iruzurrez ohartarazi du
Garai honetan Sarean prezio erakargarriak dituzten iragarki faltsuak ugaritu egiten direl ohartarazi du Kontsumitzaileen Elkarteak. Ustezko jabeek diru kopuru bat aurreratzeko eskatzen dute.
Erredakzioa
Facua kontsumitzaileen elkarteak alokatzeko pisuak eskaintzen dituzten webguneetan hainbat iruzur atzeman dituela ohartarazi du. "Uda sasoian bereziki, ugaritu egiten dira horrelako iruzurrak", adierazi dute elkarteko ordezkariek prentsa ohar batean.
"Pisuek prezio erakargarriak izaten dituzte eta iruzurgileek, Espainiatik kanpo edo beste erkidego batean bizi direla argudiatuta, dirua aurreratzeko eskatzen dute, pisua erakutsi aurretik", dio idatziak.
Facuatik salatu dutenez, aitzakia hori hartuta, aurretik hilabete pare bateko kuota ordaintzeko eskatzen dute ustezko iruzurgileek urte osorako alokairuetan; udako oporraldiari begira hitzartutako alokairuetan, aldiz, ordaindu beharreko zenbatekoaren zati handi bat edota zenbateko osoa eskatu ohi dute.
Facuak, horrelako iruzurrak saihesteko, alokairua eskaintzen duena pisuaren jabea dela ziurtatzeko gomendioa egiten du.
&' || 'nbsp;
&' || 'nbsp;