Gizartea -

Futbolarien greba

Garazi Murua: `Gure ahotsa entzunarazteko aukera da greba´

Garazi Murua eta Ainhoa Moraza Athletikeko jokalariekin hitz egin dugu, auzia barrutik ezagutzeko.

Primera Iberdrolako jokalarien batzarra
Primera Iberdrolako jokalarien batzarra
Primera Iberdrolako jokalarien batzarra

play icon 13:58

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Urte bete baino gehiago igaro da emakume futbolarien lan hitzarmenaren negoziazio prozesua hasi zenetik. Adostasun bila hogei bilera inguru egin ostean, greba mugagabea egitea erabaki dute Lehen Mailako jokalariek. Horren aurrean, Espainiako futbol federazioko presidenteak esan du erakundeak 1,15 milioi euro jartzeko prest dagoela eskaerei erantzuteko. Mediapro ekoiztetxeak  partiduak telebistan emateagatik federazioari ordaintzen dizkion 1,5 milioi euroak kluben esku jartzea proposatu du, baina federazioak ez du onartu. 

Pasa den ostegunean egin zuen bigarren bilera AFE sindikatuak Espainiako Lan Ministerioko eta Kirol Kontseiluko kideekin: ez dira ados jarri, eta astelehenean berriz bilduko dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea